XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Jauna... - Bai? - Hemen ezin da deus egin.
- Zergatik ez zatoz Sokoako gure etxera, apala da, baina....
- Eskerrik asko Innosans, lagun handia zaitut.
- Handik egun batzutara Sokoan... - Hara! Badirudi bisita daukagula.
- Asko sentitzen diat hiri laguntzera joan ezina, baina badakik zein mozkorturik nengoen, ez ninduan ezertaz konturatu ere egin...
- Eta... etxera sartu huanaren arrastorik?.
- Ezertxo ere ez, lurrak irentsi balu bezala.
Baina, ez diat uste suteaz hitzegitera bakarrik etorri haizenik, oker al negok?.
- Ejem... arrazoia daukak, espedizio bat antolatzeko proposamenarekin natorkik berriro ere, ez zekiat pentsatu duan, baina ezin duk luzez jarraitu Innosans agurearen etxean, orain premiazkoa zaik bidaia hori.
- Bai, nik ere pentsatu diat horretaz, baina untzia eta gizonak bilatzeko berandutxo gabiltzala uste diat.